XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

33.- Kirkil-miña Ikertxori asko gustatzen zaio kirkil-kantua.

- Tai a mí - agindu dio Mireni.

- Ez! Euskeraz eskatzen ez badidazu - bekozkoa jarri dio Mirenek.

Eztabaida aundia sortu da Mendiatarrenean dirala-ta.

Kirkillak bi dira eta Jabi, Miren eta Ikertxo iru anai-arreba.

Eta Jabi ez dago bere eskubideak uzteko eta ezta Miren ere bere baldintzak jateko.

- Eman neri esaten da, laztana - laguntzen dio ama Idoiak lkertxori.

- A mi a mííí - eskutxoei eraginka amorrarazten da Ikertxo.

Idoia amak gozoki, sagar eta jostailluekin ere egin ditu pruebak.

Ekarri esan, lagundu nai dio Mirenek ere.

Dana alperrik.

Tai a mí eta tai a mí berean gogortzen da Ikertxo.

- Noiztik da gure umearen erdera ori? - galdetu du Joanes aitak arrituta.

- Ez dakit noiz aaztu zaion ez esaten, no esateko edo ekarri esaten tai esateko - argitu dio ama Idoiak.

Baiña leen poliki zekian euskeraz gure umeak.